NIRE ABENTURA
Beno egia esan, lagunak, ez dakit zehazki
gaur ze egun den, ezta ze urte baina... . Egia da , dagoeneko ahaztua nuen, nire
izena Sara da, eta orain dela urte asko , bizi izan nuen abentura kontatuko dizuet.
1912ko apirilaren 10reko egun
euritsu batean, Miren eta Unaiekin hitz egiten nengoelarik, pozarren jendea oihuka eta saltoka hasi zen. Hasieran ez genuen ulertu, baina handik gutxira, Titanic izeneko itsasontzi erraldoia agertu
zitzaigun. Momentu horretan ez ginen konturatu
itsasontzi horrek bizitza hainbeste
aldatuko zigunik ere.
Egunak pasa ahala aspertzen hasi
ginen, horregatik, geletatik atera eta berriz ere hirurak elkartu ginen.
Gure bizitzako gaurik dibertigarriena pasatzen ari ginen, baina bat-batean izeberg
baten kontra jo eta itsasontzia urperatzen hasi zen. Orduan korrika hasi eta
txalupa bat hartu genuen. Zoritxarrez beste guztiak lotan ziren, eta
itsasontziarekin batera urperatu ziren.
Asteak pasatu genituen uretan. Ezin
genuen gehiago, oso nekatuak baikeunden. Itxaropenik gabe,
uztear geundela, kristoneko uhartea
aurkitu genuen. Azkar batean txalupa utzi eta janaria bilatzera joan ginen.
Denbora eman genuen bilatzen, azkenean
janaria, arropa, arrantzatu ahal izateko tresnak,ehizarako eta ,garrantzitsuena
,animalia pila.
Horrela urteak eta urteak pasa
ditugu hirurak, bueltatzeko gogorik
gabe. Animatzen ahal zara uhartea bilatzen eta gurekin abentura zirraragarriak
pasatzen??
No hay comentarios:
Publicar un comentario