Apirilaren 24ean Intxaurrondo Hegoako 5. mailako ikasleak Ametzagaina parkea garbitu genuen, Ametzagaina parkea Garberaren ondoan kokatuta dago. Eskolan ekosistema lantzen ari garelako eta Kosmodisea izeneko proiektu batean lan egiten ari garelako joan ginen.
Garbitzeko 4 taldetan antolatu ginen.Talde bakoitza 8 ikaslek eta irakasle batek osatzen zuen.
2 ordutan zabor mordoa aurkitu genuen. Gauza batzuk oso zailak izan ziren hartzeko eta beste gauza batzuk hartzerakoan barrez lehertu ginen. Adibidez, mutilek plastiko bat ikusi zuten eta hartu bezain laster konpresa baten plastikoa zela konturatu ziren edo ta poltsa bat hartu zuten eta barruan oparia zeukala konturatu ziren, kaka mokordoa zegoen! Hasieran nazka eman zigun baina gero barreari ezin eutsi egon ginen.
Eskolako bueltan hitzegiten etorri ginen, eta konturatu ginen ez dugula behar bezala zaintzen parkea, eta ez garela konturatzen zein altxor handia daukagun. Denok parkea eta bestelako hainbat inguru natural zainduko bagenitu dena hobeto egongo litzateke eta ez genioke minik emango naturari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario