2014/06/09

istoria

Ni Miren deitzen naiz eta orain kontatuko dizuedan istorioa benetan gertatu zen,  niri gertatu zitzaidan 30 urte nituenean...

Egun batean nire lagunak eta ni kruzero batean bidaia bat egitea erabaki genuen. Ni oso pozik negoen. Hurrengo egunean itsasontzira joan ginen eta itsasontzira igo eta gero kruzeroko SPAra joan ginen. Erlaxatzen geundenean golpe moduko bat entzun genuen eta korrika batean SPAtik atera ginen. Itsasontzia hondoratzen ari zen!, boteak atera baino lehen nire lagun bat erori zen itsasora eta ni bera laguntzen saiatu nahian itsasora erori nintzen eta beste lagun bat tontoa bezala ere erori zen. Beste biak botetara joan ziren eta salbu geratu ziren. Gu igeri egiten irla txiki batera iritsi ginen. Irla horretan ez zegoen ezer. Baina bapatean azti bat azaldu zen. Aztiak gauza hauek eman zizkigun:
-Arrantzarako gauzak.
-Behia eta zezen bat
-Metala
-Janari pixka bat.
Esan zigun gauza horiekin bizitzeko gauza izango ginela. Hasieran janaria jaten genuen eta etxe txiki bat egin genuen metalarekin hiruron artean. Gero behiak eta zezenak umeak izan zituzten eta, orduan, behiaren esnea edaten genuen. Gero kumea handia egin zenean emea zenez bere aitarekin kume bat izan zuen eta beste behia akatu genuen. Horrela egon gara bizitzen  denbora guztian...

No hay comentarios:

Publicar un comentario