2014/06/08

NIRE ABENTURA




                                                                NIRE ABENTURA

           Beno egia esan, lagunak, ez dakit   zehazki gaur ze egun den, ezta ze urte baina... . Egia da , dagoeneko ahaztua nuen, nire izena Sara da, eta orain dela    urte asko ,  bizi izan nuen abentura kontatuko dizuet.
           
            1912ko apirilaren 10reko egun euritsu batean, Miren eta Unaiekin hitz egiten  nengoelarik, pozarren  jendea oihuka eta saltoka hasi  zen. Hasieran ez genuen ulertu,  baina handik gutxira,  Titanic izeneko itsasontzi erraldoia agertu zitzaigun. Momentu horretan ez ginen konturatu  itsasontzi horrek bizitza  hainbeste aldatuko zigunik ere.

            Egunak pasa ahala aspertzen hasi ginen, horregatik,  geletatik  atera eta berriz ere   hirurak  elkartu ginen.  Gure bizitzako gaurik dibertigarriena  pasatzen ari ginen, baina bat-batean izeberg baten kontra jo eta itsasontzia urperatzen hasi zen. Orduan korrika hasi eta txalupa bat hartu genuen. Zoritxarrez beste guztiak lotan ziren, eta itsasontziarekin batera urperatu ziren.

            Asteak pasatu genituen uretan. Ezin genuen gehiago, oso nekatuak baikeunden. Itxaropenik  gabe,  uztear geundela, kristoneko  uhartea aurkitu genuen. Azkar batean txalupa utzi eta janaria bilatzera joan ginen. Denbora eman  genuen bilatzen, azkenean janaria, arropa, arrantzatu ahal izateko tresnak,ehizarako eta ,garrantzitsuena ,animalia pila.

             Horrela urteak eta urteak pasa ditugu  hirurak, bueltatzeko gogorik gabe. Animatzen ahal zara uhartea bilatzen eta gurekin abentura zirraragarriak pasatzen??

No hay comentarios:

Publicar un comentario